Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

isuria deba altzola patxi casalAltzolan, Deba ibaian agertu diren aparren jatorria ikertzen ari dela jakinarazi du URA-Uraren Euskal Agentziak. Auzokoen abisua jaso ostean, apartutako uren laginak jaso dituzte. Aparrok aurrez ere agertu izan dira leku berean.

Aspaldiko bilkura jendetsuenak izan dira gaur goizean Elgoibar zein Mendaron egin dituztenak. Bada, iluntzean Elgoibarren egin duten Martxa Moreakin txiki geratu da goizekoa, eta gainezka egin dute kaleek eta Kalegoen plazak.

martxa morea elgoibar errosarioGreba feminista da aurten Martxoaren 8ari lotutako deialdi nagusia, baina hainbat ekitaldi eta elkarretaratzek ere izango dute lekua Elgoibarren eta Mendaron, bihar, eta datozen egunetan ere bai.

pentsiodunen protesta plazan elgoibar duintasuna 3Pentsio duinen alde protesta egitera deitu dituzte Elgoibarko erretiratuak eta pentsiodunak martxoaren 15erako. Antolatzaileek jakinarazi dute orduerdi aurreratu dutela elkarretaratzea. 11:30etan batuko dira Kalegoen plazan.

incognita patagonia saritua sociedad geograficaSari berri bat jaso du Incognita Patagonia proiektuak, hiru lagunek -tartean Eñaut Izagirre elgoibartarrak-, Txileko Patagonian esploratu gabeko lur eremuetan egin zuten espedizioak. 2017ko Bidaia Onenaren Saria eman dio Espainiako Geografia Elkarteak.

oroimena loretan lariz elgoibarGari Garaialde,Josu Trueba eta Iker Oizek, ‘Kaxa hutsak’ proiektuaren sortzaileek, Oroimina loretan. 30 urte deserrian dokumentala eskainiko dute gaur (martxoak 2) Musika Eskolako auditoriumean.

txarriboda idotorbe elkartea elgoibar Idotorbeko San Pedro Elkartean duela bost urte berreskuratu zuten txarriboda bazkaria egiteko ohitura, auzotarren harteko harremana sustatu eta baserriko giroari eusteko helburuarekin. Zapatuan, martxoaren 3an, egingo dute aurtengo bazkaria eta aurrez izena eman behar da.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza