Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 07 12 marea urdina elgoibar andonegiAutismoa duten pertsonen inguruan sentsibilizatzeko asmoz asteburuan egin duten itsas zeharkaldian parte hartu du Roberto Andonegi elgoibartarrak (Eibar, 1955). Gipuzkoako kostalde osoa zeharkatu du Marea Urdinak, 64 kilometro, hasi Saturraranen (Mutriku) eta Hondarribira artekoa, eta igerilariei jarraika joan den ontzia gidatu du Andonegik.

2018 07 07 kjadra pablo garrido salaketaUstez bere gogoaren kontra ezkontzeko Algerian bere familiak atxikituta daukan Ljadra Said Hannuha 19 urteko gaztearen egoera salatzeko prentsaurreko agerraldia egin zuten bere lagunek, zapatuan, Eibarko Untzaga plazan. Pablo Garrido elgoibartarraren laguna da neska eta berak jarri du salaketa Ertzaintzan.

2018 07 05 Jose Irala VidalBilbotik Elgoibarrera iritsi berria da Jose Irala Vidal (Huelva, Espainia 1967), hesi arkitektonikoak kentzeko gurpildun aulkian munduari buelta ematen ari den gizona. Distrofia muskularra diagnostikatu zioten 4 urte zituela eta gaitzak gurpildun aulkira eraman du. Epilepsia arazoak ere baditu eta minbizia ere diagnostikatu diote geroztik. Gaur 51 urte ditu eta 25 urte zituenetik alderrai dabil, "borrokan".

 hondarribia euskoguide plaza gipuzkoaOraintsu lanean hasi den Elgoibarko Erretiratuen Elkarteko zuzendaritza berriak Hondarribiara irteera antolatu du uztailaren 20rako.

2018 07 03 gure balioak saria debegesa 2017 mendaro felix etxeberriaDebabarreneko eskualdean pertsona edo entitate batek bere ibilbidean zehar sustatu dituen giza balioei aitortza egitea du xede Gure Balioak Sariak. Hautagaiak aurkezteko epea uztailaren 15ean amaituko da.

2018 06 26 Erretiratuak zuzendaritza berria elgoibar

Elgoibarko Erretiratuen Elkarteak egin berri du urteko batzarra eta zuzendaritzan aldaketa egin dute. Zortzi urtez lanean aritu den taldeari 14 laguneko talde berri batek hartu dio lekukoa. Kudeaketa berritzea beren asmoa eta gaur eguneko ekintzak mantendu arren berriak antolatzen ere saiatuko dira hemendik aurrera.

'La Manada'-ri ezarritako behin behineko epaiaren aurkako oihua plazara atera dute Elgoibarren eta Mendaron ere.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza