Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 01 30 puntu beltza argitu elgoibar BARRENTrenbide kalea eta Lekueder parkearen artean, elizaren hegal batean, dauden eskailerak, bereziki goikaldea, argitasun nahikorik ez duela-eta; eta, Ikastolako frontoira doan arrapala puntu beltzat izendatuak zituen Elgoibarko Udalak.

2023 01 30 zuhaitz landareak elgoibar 1 barrenLurjabe bik Lurgaia Fundazioari lagatako bosna hektareako bi sailetan, Muskirutzu inguruan, arbolak landatzera deitu du Elgoibarko Baso Biziak elkarteak otsailaren 4rako.

2023 01 30 Martxoak8Martxoaren 8ari begira bilera antolatu du Mendaroko Udalak, ostegunerako, otsailaren 2rako. Emakumeen Nazioarteko Eguneko egitaraua herriko eragileekin elkarlanean antolatu nahi dute, eta haien iritzi eta ekarpenak jasotzeko bilera izango dela aurreratu dute.

2023 01 27 Auzoko familiak Mufomi museoan elgoibarAuzoko familiak egitasmoko familiek Mufomi fosil eta mineralen museoa ezagutu dute. Joan zen astean egin zuten bisita. Museoko aretoetan erakusten diren piezen bitartez, historian zehar bidaiatzeko aukera izan dute, hango langileen gidaritzapean.

2023 01 26 izan inurri elk BARRENBularreko minbiziaren ikurra arrosa koloreko xingola izan arren, argi diote pink baino gehiago punk direla, minbizia, zerbait bada, marroia delako, "marroi handia". Minbizia diagnostikatu zieten Mendaro eskolan irakasle den Mari Seara Eizagirreri (Deba, 1972) eta haren lagun Jordina Arnau Roigi (Selva del Camp, Katalunia, 1991), eta askotan sentitu dira itolarrian, baina halakoetan, burua altxatu eta bizitza besarkatzea erabaki izan dute, hasierako desesperazioan ezin delako bizi. Horregatik batu dira Izan Iñurrira, minbiziaren gaia eta haren inguruko tabuak ikuspegi feminista eta eraldatzailetik lantzeko Lasarte-Orian sortu zuten elkartera. Izan Iñurriren izatea zabaldu nahi dute orain Debabarrenean, inurrien tribuaren indarra ezinbesteko ikusten dutelako aurrera egiteko.

2023 01 27 ekiola

Elgoibarko eta Mendaroko Udalek  lankidetza-protokoloa sinatzea onartu dute Ekiola Energia Sustapenak S.L.-rekin, plaka fotovoltaikoen energia-kooperatiba bat bultzatzeko. Helburua da herritarrei energia berdea, jasangarria eta 0 kilometrokoa eskuratzeko aukera ematea. 

2023 01 24 sinadurak Elgoibar karakate bizirik 2Elgoibarko Karakate Bizirik plataformak amaitutzat eman du orain hilabete batzuk hasi zuen sinadura bilketa kanpaina.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza