Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 11 04 jakoba errekondo daniblancoBaserria eta kalea elkarrengana gerturatu eta elikadura osasuntsuago baten alde lanean dihardu Mendaroko Kontsumo Taldeak, eta orain, kontsumo taldearen berri emateko hainbat ekintza antolatu dituzte astebururako, Mendaro sasoian izenpean. Jakoba Errekondoren hitzaldiarekin hasiko dira jardunaldiak eguen iluntzean. (egitaraua dauka)

2015 10 27 odol emaile danakGipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak eskualdeko hainbat herritar omendu ditu, tartean, 16 elgoibartar. Horien artean, Amaia Mujika eta Consuelo Prieto nabarmendu behar dira, emaile bikain izendatu dituzte-eta 60 alditan odola eman duten emakumeak direlako.

2015 10 27 bizikidetza 1bileraZer gustatuko litzaizuke bizikidetza programan lantzea? galdera hori, zein urtarrilean egingo diren jardunaldietan landuko diren gaiei eta formatuei buruzko proposamenak landu zituzten bizikidetza programa berria osatzeko lehen bilera irekian.

2015 10 26 ufalak sahara airetikUholdeak izan dira orain dela gutxi Saharako errefuxiatu kanpamentuetan eta kalte larriak eragin dituztenez Eibar-Sahara Elkartekoak eta Saharako Ilargi Gorriak diruz laguntzea eskatu dute kalte horiei aurre egiteko.

2015 10 16 bizikidetza programa deialdia

Bizikidetza sustatzeko programa berria osatzeko bilera irekia egingo dute gaur, urriaren 21ean, Elgoibarko Kultur Etxean. Elgoibarko Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiek egin dute bilerarako deia. Bilera horretan partekatu nahi dituzte gai horren inguruan herritarrek dituzten ikuspegiak partekatu nahi dituzte.

2015 10 16 bizikidetza programa deialdiaElgoibarko Udalean ordezkatuta dauden talde politiko guztiek deituta, bizikidetza sustatzeko programa berria osatzeko bilera irekia egingo da urriaren 21ean, eguaztenean, Elgoibarko Kultur Etxean. Gai honen inguruan herritarrek dituzten ikuspegi desberdinak partekatu nahi dituzte bileran.

2015 10 05 esi debabarrena dimisioaDebabarrenako Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) Erizaintzako zuzendari Nerea Larrañaga kargutik bazter utzi ostean, Mendaroko Ospitaleko eta Debabarreneko beste zentro batzuetako ehun bat erizain eta erizain laguntzailek protesta ekitaldia egin zuten. Larrañaga kargura buelta dezatela eskatzen duen eskutitza eman zieten zuzendaritzakoei, eta horrez gainera, erizain adjuntu eta gainbegiratzaile guztiek, 17 guztira, dimisioa eman zuten. 

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza