Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 01 29 gudarien arrastoakMemoria Historikoa berreskuratzen diharduen Elgoibar 1936 taldeak jakinarazi duenez, 1936ko gerrako gudari batenak izan daitezkeen arrastoak aurkitu dituzte Zirardamendi alboan dagoen Soartegainen. 

2016 01 27 bizikidetza jardunaldiak glencrePentsaera politiko ezberdineko pertsona askoren interesa piztu dute aste honetan hasitako Bakea eta bizikidetza jardunaldiek. Atzo, esaterako, Edurne Brouarden eta Marixabel Lasaren mahai-inguruak (argazkian) Kultur Etxeko aretoa bete zuen. 

2016 01 27 glencree dok1'Glencree, (bake prozesua), elkarrekin egindako bidea' dokumentalaren emanaldiarekin hasiko dira gaur (urtarrilak 27) Elgoibarko Udalak bakean eta bizikidetzan sakontzeko antolatu dituen jardunaldiak. Emanaldiaren ostean, Marixabel Lasa eta Eduarne Brouard hizlariekin mahai-ingurua egingo dute.

2016 01 26 bideanberotuz oharrak2-dean B-rotuz taldeko kideak erabat eskertuta daude herritarren erantzunarekin. Gerretatik ihesi dabiltzan errefuxiatuentzako neguko materiala jasotzeko deialdi espontaneoa egin ondoren, erantzuna berehalakoa eta demasekoa izan da: bi trailer beteko dituzte. Eta hori, baliabide faltagatik, bilketa aurreikusitakoa baino lehen amaitu behar izan dutela. 

2016 01 22 arropa bilketa zapatatxoakDemaseko arrakasta izan du 2-dean B-rotuz taldeak martxan jarri zuen arropak jasotzeko kanpainak. Joan den martitzenean, urtarrilaren 19an, hasi zuten negu honetan gerretatik ihesi dabiltzan errefuxiatuei arropa bidaltzeko kanpaina, eta horrenbeste material jaso dute gordetzeko lekurik gabe geratu direla apenas.

2016 01 20 bizikidetza jardunaldiak aurk1Bakean eta bizikidetzan sakontzeko jardunaldi batzuk antolatu ditu Elgoibarko Udalak datozen egunetarako. Urtarrilaren 27an, eguaztena, hasiko dira jardunaldiak 'Glencree' dokumentalarekin. Kultur Etxean. Marixabel Lasa eta Eduarne Brouard hizlariekin mahai-ingurua egingo dute emanaldiaren ostean.

2016 01 18 hotz elgoibarHotz-Elgoibar taldea sortu berri da gerretatik ihesi ari diren errefuxiatuei laguntzeko asmoz. “Ihesi dabiltzan errefuxiatuen krisiaren aurrean, ezin dugu beste aldera begiratu”, uste dute taldea eratu dutenek. “Honelako egoera baten aurrean gizatasunez jokatzeko beharra sentitzen dugu eta hainbat ekintza egiteko antolamenduetan murgilduta gabiltza”, gaineratu dute.

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza