Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

azaroak25 2015 mendaro pankartaGaur, azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna da, eta horren harira, hainbat ekitaldi egingo dituzte gaur Elgoibarren eta Mendaron. 

janari bilketa sanloGipuzkoako Elikagaien Bankuak janari bilketa antolatu du asteburu honetarako, eta Elgoibarko Gizarteratze Mahaiak kudeatuko du Elgoibarko bilketa. Sanlo Eskubaloi Taldeak ere bat egin du elikagai bilketarekin eta aurreko urtean batutako 400 kiloak gainditu nahi dituzte aurten Jokalari bat = kilo bat egitasmoarekin.

tapia korta jesus bilbao elgoibar1Eusko Jaurlaritzak Joxe Mari Korta 2016 sariak banatu zituen atzo (azaroak 22). Aurten makina-erremintaren, etxeko altzarien, ekitaldi-zerbitzuen eta mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreko gizon-emakumeak saritu dituzte eta saritutakoen artean dago Jesus Bilbao Aizpiri elgoibartarra. Erreminta makinaren munduan egin duen ibilbidea hartu dute kontuan, saria emateko orduan.

 womenin black donostia klittoIndarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekitaldi antolatu ditu Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak, Udalaren babesarekin. Antolatutako ekintzen artean, azaroaren 25erako Women in black ekimena iragarri dute. Estatuan bikotekideek hil dituzten emakumeak ikustarazteko kale-ekintza da, eta aurrez beste herri eta hiri askotan ere egin izan da

 kontzentrazioa azaroak25 udala 2015Azaroaren 25ean Ingarkeria Matxistaren Kontrako Eguna da, eta horren harira, Elgoibarko Emakumeen Kontseiluak elkarrateratzera deitu ditu herritarrak. Azaroaren 25ean izango da kontzentrazioa, 19:30ean, Kalegoen plazan. Horrez gain, beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte herriko eragileek, emakumeenganako tratu txarren kontrako kontzientzian eragiteko (egitaraua dauka). 

 janari bilketa eroski elgoibarGipuzkoako Elikagaien Bankuak janari bilketa egingo du azaroaren 25ean eta 26an, eta Elgoibarko Gizarteratze Mahaiak bat egin du ekimen horrekin. Txandak antolatuko dituzte, bai ostiralean, bai larunbatean, 9:00etatik 21:00etara arteko ordutegi etengabea betetzeko, eta horretarako boluntarioak eskatu dituzte.

angel bazterretxea mendaro abadea lpAngel Bazterretxea abadeari eskerrak emateko ekitaldian parte hartzera deitu du herritar talde batek Mendaron abenduaren 4rako.

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza