Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

gure esku dago elgoibar galdeketaElgoibarko Gure Esku Dago taldeak jakinarazi duenez, Euskal Herriko etorkizun politikoari buruzko herri galdeketa egin nahi dute 2017an, eta zapatu honetan aurkeztuko dute galdeketarako adostu duten galdera zehatza. Galdeketa egin ahal izateko, baina, 1.500 sinadura lortu behar dituzte Elgoibarren.

 janari bilketa elgoibar bm gurutzegorriaElgoibarko Gizarteratze Mahaiak jakinarazi duenez, elikagai bankuarentzat 12.524 kilo elikagai batu zituzten azaroaren 25ean eta 26an Elgoibarren egin zuten janari bilketan. Sanlo eta C.D. Elgoibarrek ere bat egin zuten deialdiarekin eta 450 kilo eta 200 kilo elikagai batu zituzten, hurrenez hurren.

2dean berotuz zorionekoa maiz elgoibar 3hizkuntza2-dean besteen azalean izena dauka Elgoibarko 2-dean B-rotuz taldeak gauzatu nahi duen azken egitasmoak. Hainbat ekintzaz osatutako egitasmoa izango dela aurreratu dute.

angel bazterretxea mendaro abadeaAngel Bazterretxea abadeari eskerrak emateko ekitaldia antolatu du herritar talde batek domekarako, hilaren 4rako. 12:30erako plazara inguratzeko eskatu dute ekimenaren sustatzaileek.

autodefentsa ikastaroa olaizaga elgoibarIndarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren bueltan antolatutako ekintzen barruan, emakumeentzako autodefentsa ikastaroa egin zuten joan den zapatuan Olaizaga kiroldegian, eta 32 lagunek hartu zuten parte.

2016 urtean Estatuan bikotekideek hil dituzten emakumeak ikustarazteko, eta indarkeria matxista salatzeko, kale-ekintza egin zuten barixakuan Mendaron. 60 emakume inguruk hartu zuten parte Women in black performancean. 

elkarrateratzea elgoibar plazanElgoibarko Emakumeen Kontseiluak deituta, elkarretaratzea egin dute hainbat herritarrek gaur, Kalegoen plazan. Gaur, azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, elkarretaratze isila egin dute gaur arratsaldean Kalegoen plazan hainbat herritarrek.

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza