Gaur zortzi, martxoaren 3an, banatuko ditu Landaolak, Gipuzkoako landa eremuaren garapenaren alde lan egiteko elkarteak, Landaola Sariak. Lau sari banatuko ditu guztira, eta horietako bat jasotzeko hautagaien artean daude Asier Lizarralde eta Ane Munin elgoibartarrak, Lizagasar Sagartokixa proiektuaren sortzaileak.
Gaurkoan triste goaz idatzi zuten Erbuze konpartsako kideek zapatuan, inauterietako kalejira amaitu ostean. Ez zuten azalpen gehiagorik eman, baina argi laga zuten inauterietako kalejiran zerbait gertatu zela, eta martitzeneko kalejiran konfirmatu zen, buruhandiak airezko puxika batekin irten zirenean.
Elgoibar1936 taldeak antolatuta, 'Gerrako haurrak Sobietar Batasunean' izenburuko hitzaldia emango du gaur Amelia Asensiok musika eskolako auditoriumean, 19:00etatik aurrera. Aita, Jose Asensio Orueta, Tolosakoa zuen Ameliak, eta ama, Angeles Perez, Asturiaskoa, eta Sobietar Batasunera erbesteratu zituzten biak 1937an.
Harrera herria izan da historikoki Elgoibar. Industria herria izanik, lanera etorri zen jende asko hartu zuen industrializazioaren garaian, eta jatorri askotariko herritarren bilgune izan da gure herria. Gaur egun ere, iristen dira lan bila, baina turismoa eginez Euskal Herria ezagutu nahi duten atzerritarrak ere ikusten ditugu tarteka. Azkena Asia erdialdetik etorri da, Kirgizistandik, hain zuzen ere. Veñera Urbaeva da, eta Bianca Maritxu Neff Uribe euskal jatorriko amerikarraren bitartez iritsi da gurera. Istorio luzea da. Veñerak berak eta Biancaren ama Mariasun Uribe Beristainek azaldu digute.