Gipuzkoako sei Landa Garapen Elkartek, -tartean Debemen- osatzen duten Landaola Federazioak VI. Landaola Sariak banatu zituen, joan den barikuan, Berastegiko udaletxean. Sari horietako bat jasotzeko hautagaien artean zegoen arren, esku hutsik itzuli dira Lizagasar sagartokikoak.
Soldata arrakala dela, botere eta erabaki eremuetara iristeko zailtasunak direla, indarkeria matxista dela, zaintza eta etxeko lanen banaketa desorekatua dela... egiturazko desberdintasuna pairatzen jarraitzen dute emakumeek eta horren kontra egiteko eguna da Martxoaren 8a, aldarrikapenerako eguna.
Komunitate musulmanak egutegi islamikoaren bederatzigarren hilabetean ospatzen du Ramadana. Aurtengoa martxoaren 23tik apirilaren 21era izango da. Musulmanen hilabete sakratua gertuagotik ezagutzeko asmoz, Ramadanari buruzko hitzaldia antolatu du Auzoko Familiak egitasmoak martxoaren 11rako.