Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 10 panela kaltetu elgoibar indarkeriamatxista lgtbi BARREN"Elgoibarrek ez du indarkeria matxista eta LGTBIfobiarik onartzen" leloa daramaten hiru panel more ipini zituen Udalak, orain urtebete, herriko hiru sarreratan. Horietako batean, Eibartik Elgoibarrerako sarreran dagoenean, erabat ezabatu dute mezua. 

2023 03 09 borroka mendaro ertzaintza beltzez 1Zalaparta handiko goiza izan da gaurkoa Mendaron. Herriko bi bizilagunen arteko liskarra izan da herriaren erdian, Herriko Enparantzan; eta, arma zuriak ere bistarazi dituzte bien artean eduki duten tirabiran, erabiltzera iritsi ez badira ere.

2023 03 09 emakumeakgora1

Emakumeak gora! da 2023ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpainaren leloa, eta Emakundek bultzatu du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarekin, hiru foru-aldundiekin, EUDELekin eta EAEko hiru hiriburuetako udalekin batera. Elgoibarko Udalak bat egin du kanpainarekin.

2023 03 08 elgoibar m8 manifestazioa atsaldea BARRENMorez jantzi zen atzo Euskal Herria, eta nola ez, Elgoibar. Aita Agirrek kulturgunean goizean goizetik argi moreak piztu zituzten, eta eguerdian hasi ziren emakumearen aldeko mobilizazioak. Baina ez ziren hor bukatu eguneko ekimenak. Arratsaldean, berdintasuna lantzeko tailerrak egin zituzten Kalegoen plazan etxeko txikiekin, eta 19:00etan iritsi zen emakumeen aldeko bilkura nagusia.

2023 03 08 Martxoaren8a Mendaron protestaMendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak deituta manifestazioa egin dute gaur Mendaron, Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan. 'M8 egunero da. Berdintasuna helburu' lelopean dozenaka lagun batu dira protesta-ekitaldira. Aurrez, dantza modernoko ikasleek Izaroren 'Libre' kantua dantzatu dute.

2023 03 08 martxak 8 manifa ikasleak BARRENElgoibarko irakaskuntza ertaineko ikasleek manifestazioan ailegatu dira Kalegoen plazara, gaur eguerdian, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta (bideoa).

2023 03 08 ekintza bandalikoak igogailuak elgoibar udala 2Azken asteotan herriko igogailu eta eskailera mekaniko publikoei eginiko kalteen berri eman du Elgoibarko Udalak, eta ohartarazi du bideokamerek jasotako irudiak aztertzen ari direla, kalteak erreklamatzeko prozedura abiatu ahal izateko.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza