Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 09 28 julian rodriguezErakundearentzak aro berri bat izan daitekeena gidatu beharko du Julian Rodriguezek datozen lau urteetan. Batetik, egoitza aldaketa kudeatu beharko du; eta, bestetik, gizarte beharretan bideratuta ekintzak antolatzen jarri beharko dute arreta, larrialdietako anbulantzia zerbitzua emateari laga diote-eta.

2015 09 20 zirardamendi lora eskaintza136ko gerran Zirardamendiko batailan hil ziren euskal gudariei omenaldia egin zieten atzo, hilak 20, senide eta erakundeek. Sabino Arana Fundazioak jakinarazi duenez, urtero egin nahi dute gudarien ahalegina eskertu eta oroitzeko ekitaldia, iraileko azken aurreko domekan.

Debemeneko behargiñek liztor beltz edo asiarren habia handi bat kendu zuten, barixakuan, San Roke kaleko etxebizitza bateko balkoitik. Erretiratu duten urteko hamazazpigarren habia izan da Elgoibarren. (bideoa eta argazkiak dauzka)

2015 09 08 anebeitia bittorizabalaElgoibarko Udalak ez du reggaetoia galarazi. Hala zabaldu dute hainbat komunikabidek egunotan, eta hala iradoki dute beste zenbaitek titularretan, baina hori gezurra dela nabarmendu dute Ane Beitia alkateak eta Bittori Zabala Berdintasun Saileko zinegotziak. Gai honek hartu duen oihartzuna ikusita, prentsaurrekoa eskaini dute biek batera, eta argibideak eman dituzte. 

2015 09 02 istripua herrikoantzokia1Herriko Antzoki aurreko oinezkoen gunean sartu da auto bat eta bidean aurkitutakoak jo ditu: Lanbroa tabernako terrazan zeuden mahai eta aulkiak lehenengo, farola bat gero eta jarleku bat azkenik. 16:00ak inguruan gertatu da istripua.

2015 09 01 mauxitxa diana famargDuela 40 urte inguru hasitako ohiturari eutsiz, Mauxitxa txarangako kideak kalejiran irten dira beste behin ere irailaren 1ean. 7:00etan puntuan hasi dute 'Lanaren' diana. (argazkiak dauzka)

2015 07 23 gureeskudago arglehiaErabakitzeko eskubidearen alde diharduen Gure Esku Dago dinamikak udarako argazki lehiaketa antolatu du. Era berean, San Bartolome jaiei begira jaietako zapiak jarriko dituztela salgai herriko tabernetan jakinarazi dute.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza