Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 
 
2023 03 17 Emakumeen topaketa Mendaron
Emakumeen kafe tertulia antolatu zuen atzorako Mendaroko Udalak, herriko bi emakume sahararraren ekimenez eta Arno Guraso Elkartearen laguntzarekin, eta askotariko hogeita bi emakume elkartu ziren elkar ezagutzeko eta beren kezkez eta beharrez hitz egiteko. Hasiera baino ez zela izan nabarmendu dute Berdintasun Sailetik, eta nahi luketela atzokoari jarraipena ematea.

2023 03 15 emakume sahararrak mendaro BARRENMartxoaren 8ko egitarauaren barruan aurkeztu zuten Mendaroko Udalak eta Arno Guraso Elkarteak biharko antolatu duten emakumeentzako kafe tertulia saioa. Berdintasun Batzordean parte hartzen duten Nabojuha Gailani eta Nadjia Djamai emakume sahararren ekimenez egingo dute.

2023 03 12 zuhaitz landakera umeask sallobente elgoibarDemaseko arrakasta izan zuen zuhaitzak landatzeko deiak, eta antolatzaileek uste zutena baino lagun gehiagok erakutsi zuten laguntzeko prestutasuna domekan egin zuten landaketan parte hartzeko.

2023 03 14 bilera eskaerak HAZ elgoibar 24 7 plataformaUdalean ordezkaritza duten talde guztiekin bildu nahi du Elgoibarko 24/7 Plataformak, "Osakidetzak ezarritako murrizketetatik eratorritako anbulatorioaren egungo egoera aztertzeko eta, aldi berean, osasun zentroan etenik gabeko arreta zerbitzua berreskuratzeko irtenbideak bilatzeko, era horretan Elgoibarko bizilagunei zerbitzu publikoa eta kalitatezkoa eman ahal izateko, eguneko 24 orduetan eta asteko zazpi egunetan".

2023 03 11 ramadan hitzaldia auzoko familiak elgoibar hitzaldiaAuzoko Familiak egitasmoko familia eta eragileak "oso pozik" daude Ramadani buruz antolatu duten solasaldiak eta horren osteko mokaduak izan duten harrerarekin.

2023 03 13 DesfibriladoreakKardio-babes osoko sistema jarriko du Mendaron Almas Industries Bsafe S.L. enpresak, Udalaren eskariz. 6.640 euroko (+BEZ) inbertsioa egingo du Udalak, eta datozen hiru hilabeteetan prest izan nahiko lukete sistema.

2023 03 10 nordin ouafa azokan elgoibar BARREN 1Hitz errazekoa da Nourdine Ouafa El-Ouafay (Lazkao, 1992). Elkarrizketara edozein gai aterata ere, zintzo eta naturaltasunez berba egiten daki. Komunikatzailea petoa da. Eta, telebistatik ere, besteak beste, naturaltasun horregatik deitu diote. Astero agertzen da ETB1eko "Piztu Telebista' saioan. Lanbidez, baina, azokako saltzailea da (bideo-elkarrizketa).

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza