Ospitale eta anbulatorio atarietan protestak egin dituzte Osakidetzan

Barren.eus 2022ko abe. 22a, 13:53

Osasun sistema publikoaren aldeko protesta ziklo bat hasiko zutela iragarri zuten astelehenean Osakidetzako sindikatuek, eta gaur egin dute deialdiaren ondorengo lehenengoa. Mendaroko eta Elgoibarko osasun zentroetako atarietan ere egin dituzte protestak.

"Eusko Jaurlaritzaren propagandak ezin du ezkutatu jada herritarrek lehen pertsonan jasaten ari diren egoera", salatu dute Osakidetzako sindikatuek. Osasun Saila osasun sistema "desegiten" ari dela zabaldu dute eta lan baldintzak "etengabe eskasten". Osakidetzako zuzendaritzari "jarrera inposatzailea" izatea leporatu diote eta eta Mahai Sektoriala informatzeko bakarrik erabiltzea; ez dutela negoziatzeko aukerarik ikusten alegia. Elgoibarko eta Mendaroko anbulatorioen atarietan egin dituzte proteskak gaur eguerdian eta baita Mendaroko ospitalean ere.

2022 12 22 elkarretaratzea osasungintza publikoa alde elgoibar anbulatorioa barren

2022 12 22 elkarretaratzea osasungintza publikoa alde mendaro anbulatorioa barren

2022 12 22 elkarretaratzea osasungintza publikoa alde mendaro ospitala barren

2022 12 22 elkarretaratzea osasungintza publikoa alde mendaro ospitala barren