Bihar goizean Urazandiko lehen igogailua ezingo da erabili, konponketa lanak egingo dituztelako

Barren.eus 2022ko uzt. 6a, 11:10

Urazandiko igogailuan egingo duten konponketa lan baten ondorioz, bihar goizean ezingo da igogailua erabili. 

Urazandiko lehenengo igogailuan kristal bat puskatuta dago, eta bihar, uztailak 7, konponduko dute. Ondorioz, goizean zehar ez da erabilgarri egongo igogailuaren lehen zati hori.