Auzitegi Nagusiak ez du baimendu bilerak sei lagunera mugatzea

Barren.eus 2020ko urr. 22a, 10:32

 

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak zapatuan iragarri zituen Jaularitzak indarrean jarri asmo zituen neurri murriztaileak. Neurriok herritarren oinarrizko eskubideei eragiten zietenez, baina, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak onartu behar zituen indarrean jarri ahal izateko, eta orain minutu eskas Europa Pressek zabaldu duenez, talde bilerak sei lagunera mugatzeko neurria lege babesik gabe utzi du Auzitegi Nagusiak, “oinarrizko eskubideak urratzen» dituela arrazoituta.  Jaurlaritzak beraz gomendatu ahal izango arlo pribatuan zein publikoan gehienez sei lagun batzea, baina ezingo du derrigortu.