Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2014-12-15 jostailukanpainaJostailuak eta opariak jasotzeko kanpaina egin zuen Elgoibarko Gurutze Gorriak, eta jasotako jostailu guztiak Gabon egun bezperan, abenduaren 23an, banatuko dituzte zailtasun ekonomikoak dituzten familien artean. Aurten 140 ume inguruk jasoko dituzte jostailuok, aurreko urteetan baino gehiagok.


 Gurutze Gorriak jostailu-bilketa kanpaina martxan jarri zuen, aurten ere, Gipuzkoako hainbat herritan, tartean Elgoibarren. Kanpaina honek ezberdintasun ekonomiko eta sozialetan jarri nahi du herritarren interes gunea, egoera horretan dauden lagunekiko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa sustatuz. Horrez gain, baliabide ekonomiko urriak dituzten familiei lagundu nahi diete, batutako jostailuak doan banatuz.

 Elgoibarko Gurutze gorrikoek Merkatu plazan dituzte pilatuta kanpainan batu zituzten jostailu guztiak, eta datorren abenduaren 23an banatuko dituzte. Baliabide ekonomiko nahikorik izan ez arren, haur guztiek dutela jolasteko eskubidea gogorarazi dute Gurutze Gorriko arduradunek. “Haurren Eskubideen Adierazpen Unibertsalak aitortzen duenez (1959ko azaroaren 20a), jolasa oinarrizko eskubidea da, jolasteak aukera paregabeak eskaintzen dituelako haurtzaroan osasuntsu hazteko eta garatzeko. Jolasa ikasteko modu bat da txiki-txikitatik, mundua deskribatu, manipulatu, behatu eta interpretatzeko, eta inguruan dugun guztiarekin harremanetan jartzeko aukera ematen digu”.

 Gurutze Gorriko Gazteen kanpainaren baitan, webgune bat sortu dute adin bakoitzerako jostailurik egoki eta seguruenei buruzko informazioa eta aholkuak zabaltzeko: www.eljugueteeducativo.com.Era berean, sare sozialetan ere badihardute heziketa lan horretan, Facebook eta Twitter sare sozialean bitartez, honako traola erabiliz: #CampañadeJuguetes

2014-12-15 jostailukanpaina1 2014-12-15 jostailukanpainah1

 

 

 

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza