Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 01 14 sahara elikagai kanpaina karabana trailerrraSahararako errefuxiatuentzako janari bilketa egingo dute Elgoibarren eta Mendaron ere. Otsailean abiatuko da elikagaiez beteriko karabana Euskal Herritik Tindufeko saharar errefuxiatuen kanpalekuetara.

Elgoibarko eta Mendaroko boluntarioek herriko supermerkatuen laguntzarekin, urtarrilaren bukaerara bitartean jasoko dituzte elikagaiak Elgoibarren BM eta Eroski supermerkatuetan eta Mendaron Coviranen, Rotetan eta Puxikan. Eibarren ere izango da janariak emateko aukera, honako lekuetan: BM, Eroski, Villlalba, Isasi okindega eta El Corte Ingles.

Jasoko dituzten produktuak honakoak dira: arroza, pasta, lekaleak, azukrea, hegaluze eta sardina latak, olioa eta konpresak. Beirarik gabeko poteak lehenetsiko dituzte.
Saharako errefuxiatuen aldeko hamabosgarren Euskal Karabana izango da aurtengoa. Saharar Ilargi Gorria, Fronte Polisarioa eta Otsailak 27 Koordinakundeak antolatzen dute elikagaien bilketa kanpaina.

2019 01 14 sahara janari bilketa

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza