Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

gizakatea 2014 elgoibar mendaro ikurrinaEkainaren 10ean egingo duten giza katerako izenak hartzen hasiak dira herrietako taldeak. Elgoibarri eta Mendarori dagozkion hiru kilometroak osatzeko, 1.500 lagun gutxienez behar dituzte. Zapatuan izena emateko mahaiak jarriko dituzte Elgoibarren zein Mendaron.

Beste erronka handi bati heldu dio Gure Esku Dago mugimenduak, erabakitzeko eskubidearen alde hasitako bidean: ekainaren 10ean, Donostia, Bilbo eta Gasteiz arteko 201,9 kilometroko giza katea osatu nahi du, eta horretarako, gutxienez ehun mila lagun mobilizatu nahi ditu [kilometroko 500 lagun. Elgoibarri eta Mendarori dagozkion hiru kilometroak osatzeko, 1.500 lagun gutxienez].
Giza katea Eusko Lebiltzarraren atarian amaituko da, eta kate hori antolatzeko eta mugimendua bera finantzatzeko behar-beharrezkoa da sareratzea; izena ematea alegia. Eta izenak hartzen hasiak dira herrietako taldeak. Izena emateko bost euro ordaindu beharko dira, eta trukean, izena ematen dutenek zapia jasoko dute. Herrietan emango dute horretarako aukera, baina baita Internet bidez ere, www.gureeskudago.eus webgunean. Donostia-Bilbo-Gasteiz ibilbidea hautatzeko orduan, gue erkidego honetako testuingurua hartu du kontuan Gure Esku Dagok, Angel Oiarbide berak aurkezpenean esan zuen bezala: “Aurten Araban, Bizkaia eta Gipuzkoan ikusi ditugu baldintzak eta testuingurua dimentsio honetako mobilizazio bat antolatzeko”. Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzen ari diren Autogobernu Ponentzian eragin nahi du Gure Esku Dagok, eta bide batez, Euskal Herriko beste lurraldeetan erabakitzeko eskubidea gauzatu dadin baldintzak sortzea.
Elgoibar
201,9 kilometroko katean, 65 eta 66. kilometroak osatzea dagokio Elgoibarri, zehazki Melitondik Sigma arteko bide-zatia. Eta bi kilometro izanda antolatu beharrekoak, gutxienez, 1.000 lagun saretzeko erronkari heldu dio Elgoibarko Gure Esku Dago batzordeak. Eta hasi dira eginkizun horretan. Zapatuan, apirilaren 14an, mahaia jarriko dute Kalegoen plazan, 12:00etatik 15:00etara. Ez da, baina, Elgoibarren izena emateko aukera bakarra izango. Izan ere, ondorengo egun hauetan ere irtengo dira kalera: Apirilaren 21ean (larunbata), maiatzaren 4, 11, 25, eta 26an, eta ekainaren 1, 2, 9 eta 10ean. Barixakuetan, 17:00etatik 20:00etara egongo dira mahaian, eta zapatuetan, 12:00etatik 15:00etara. Bestalde, apirilaren 18an, asteazkenean, Kultur Etxeko sotoan batuko dira Gure Esku Dago batzordekoak, 19:00etatik 21:00ak bitartean. Beraz,  herritarren batek informazio gehiago jaso nahiko balu edo giza katearen antolakuntza lanetan parte hartu nahiko balu, egun horretan du horretarako aukera, Sotora agertuta.
• Mendaro
500 lagun inguratu behar ditu Mendarok ekainaren 10eko giza-katean dagokion zatia betetzeko; lau herritarretatik bat, beraz, kontuan izanda Mendarok 2.000 biztanle eskas dituela. 60. kilometroa da Mendarori dagokiona, Mendaroko Txokolateri paretik hasi eta Lanbi enpresa pare arteko zatia, eta jakina, mendaroarrak ere hasi dira bere partea antolatzen. Estreinakoz zapatuan aterako dute mahaia kalera, 16:00etan, Mendaroko Kilimon Trail mendi lasterketa hasten den ordurako eta 19:00ak arte egongo dira boluntarioak giza-katerako jendearen izen-abizenak hartzen eta Gure Esku Dagoren materiala saltzen. Oraindik zehaztu gabe dute zein beste egunetan irtengo diren kalera, baina argi utzi dute herritarrek izango dutela aukera gehiago ere izena emateko. Era berean, ekainaren 10era begirako dauden lanak kontuan hartuta, laguntzaileak ere eskatu dituzte, eta harramenetarako posta elektroniko bat zabalu dute: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla..

giza katea mapa

Lehiaketa 2018

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza