Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Kamioi batek eta auto batek elkarren aurka jo dute 8:45ak inguruan Eibarko saihesbidean, eta istripuaren ondorioz autoan zihoazen hiru lagunetako bi hil egin dira, eta hirugarrena oso larri dago. IMHko ikasleak dira hirurak eta Eibarko Unibertsitate Laboraleko erresidentziatik ikastetxera bidean izan dute istripua. Klaseak bertan behera laga dituzte IMHn eta dolu adierazpena publiko egin dute.

2015 01 22 istripuaeibarrenetakitto

634 errepidean gertatu da istripua Eibarko saihesbideko tuneletako baten sarreran, Legarrekoan hain zuzen ere. IMHn Ingeniaritzako hirugarren ikasturteko hiru ikasle auto batean zetozen Elgoibarrerantz, eta kamioi baten kontra jo dute. Talkaren eraginez, hiru lagunak harrapatuta geratu dira auto barruan eta hil egin dira bi, 23 urtekoak biak. Bata Iruñekoa zen, eta bestea Calahorrakoa. Hirugarren laguna, 26 urtekoa, larri dago, “egoera kritikoan”, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Aldiz, kamioi gidaria onik atera da.

Istripuaren berri izan dutenean klaseak bertan behera laga dituzte IMHko ikasleek eta irakasleek. IMHko arduradunek euren doluminak adierazi dizkiete hildakoen senideei, eta hirugarrena onik atera dadila desio dutela jakinarazi dute. 

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza