Larraitz Zialtzeta Adurizek (Elgoibar, 1978) betidanik izan ditu gustuko zientzietako gaiak, eta Batxilergoa amaitu zuenean argi zeukan Erizaintza, Nutrizioa edo Medikuntza ikasi nahi zuela. Azkenean, Medikuntza ikasi zuen Leioan, eta BAME (MIR) azterketa Iruñean prestatu zuen. Familia medikua espezialitatea aukeratu zuen, eta gaur egun Markinako Osasun Zentroan egiten du lan. Gotzone Sagardui Osasun Sailburuak egindako adierazpenen harira, berarekin batu da BARREN, familia medikuen lanbidea nolakoa den ezagutzeko, eta baita Lehen Arretan dagoen egoera zein den jakiteko.
Mendaroko Odol Emaileen Elkartetik odola ematera deitu dute gaurko. 16:30etik 20:10ak aldera arte egongo dira odola ateratzen Osakidetzako profesionalak, ikastolan, baina odola emateko txanda eskatu behar da aurrez, 747440060 telefono zenbakira deituta. Eguerdira arte jardun dira txandak banatzen.
Maroko eta Espainia arteko muga zeharkatzeko ahaleginean hil ziren migranteak gogoratu eta migrazio-politikak salatu dituzte Mendaron, elkarretaratzean.