Bere ibilbidea amaitutzat eman duela jakinarazi du Mintzola Fundazioak ohar baten bidez eta ahozkotasunaren ikerkuntzan eta hedatzean lekukoa har diezaiola eskatu dio Euskaltzaindiari. Mintzola Ahozko Lantegia 2008an sortu zuten. Bertsolaritzatik abiatuta, ahozko tradizioaren gaineko hausnarketari eta ahozkotasunari lotutako diziplinen arteko elkarreragina bultzatzea izan du helburu azken urte hauetan guztietan, gizartearen premia berriekin uztartuz eta, era berean, diziplina horiek indartuz. (Artxiboko argazkia)
Euskaltzaindiak 592 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan, eta moldaketa zein berrikuntza guztiak hiztegiari erantsi dizkio. Besteak beste, 'koronabirus', 'queer', 'dedio', 'heteropatriarkal' edo 'portzierto' ageri dira berrikuntzen artean. Herri batzuetako herritarrei deitzeko moduak edo ezizenak ere onartu ditu akademiak, 'debabarrendar', esaterako.
‘Bertatik bertara’ kanpaina hasi du Uemak, turismoan euskara nabarmentzeko eta udan euskararen garrantzia ikusarazteko. Hala, udan udalerri euskaldunak bisitatuko dituztenak zein horiekin harremana izango duten zerbitzuen sektoreko kideak euskara aintzat hartzera deitu ditu mankomunitateak. Jatetxe eta tabernentzako mahai gainekoak banatuko ditu Mendaroko udalak.