'Euskara ala ezkara ertzetan? Euskaldun identitateak XXI.mendean' gaiari heldu zioten joan zen urriaren 16an 'Euskara ala ezkara' ziklora batu ziren hizkuntzariek. Joan zen asteko zenbakian, jardunaldiko kronikak eman genizkizuen BARRENen, paperezko edizioan, eta gaur bideoekin gatozkizue. Bost bideotan jaso dituzte jardunaldiko hitzaldiak eta mahai-inguruak.
Euskaraldiaren aurtengo hutsunea baliatuta, ‘Haurren aurrean, helduok heldu’ egitasmoa antolatu dute azaroaren 22tik abenduaren 5era arte. Aktibazio ariketa bat izango da, 0 eta 12 urte arteko umeekin harreman zuzena duten helduen arteko hizkuntza-praktikak aldatu eta euskara gehiago erabiltzeko.
‘Euskara ala ezkara ertzetan? Euskaldun identitateak XXI. mendean’ gaiari heldu zioten aurreko zapatuan Gotzon Garate euskaltzalearen omenez antolatutako ‘Euskara ala ezkara’ ziklora batu ziren hizkuntzalariek. Elgoibarko Izarrak eta Udalak antolatu zuten jardunaldia, IMHren laguntzarekin eta Jaurlaritzaren eta Foru Aldundiaren babesarekin, eta Ningraren rap-kontzertuarekin eman zioten azkena. Han entzundakoen laburpen bat jaso dugu aste honetako BARREN aldizkarian.
Elgoibarko Izarrak taldea sortu du 'Egunean Behin' lehiaketan parte hartzeko. Elgoibartarrek elkarrekin euskaraz jolasteko aukera ematea da talde honen ideia, elkarrekin euskaraz gozatzeko. Datorren irailaren 27an, astelehenean, hasiko du 8. denboraldia lehiaketak.