Elgoibako Euskaraldia Taldeak aurkezle-sarea sortzen dihardu, ariketaren bigarren edizioa Elgoibarko entitateei aurkezteko. Momentuz, 27 lagunek eman dute izena aurkezle-sarean, baina, lagun asko batzen bazaizkie, "gehiago eta hobeto" izango dela diote, eta parte hartzera animatu dituzte herritarrak.
Euskaraldia ekimenaren lehen edizioan norbanakoek egin zuten ariketa. Norbanakoak izan ziren protagonistak. Bigarren edizioan, berriz, norbanakoekin batera entitateek ere era aktiboan parte hartzeko aukera izango dute. Hori izango da bigarren edizioak dakarren berrikuntzarik nagusiena.