Elgoibarko Euskarak 365 Egun Taldeak eta Mendaroko In Leike kultur elkarteak autobus zerbitzua jarri zuten atzo Euskalgintzaren Kontseiluak Bilbon deitutako manifestaziora joateko, eta bi autobus bete zituzten.
Iaz euskara taldekoekin eta Bertsozale Elkartekoekin elkarlanean sortutako bertso eskolari jarraipena ematea erabaki du Mendaroko Udalak, ahozko komunikazioa bertsoaren bidez lantzeko, eta bi talde osatu dituzte.
Euskararen normalizazioa eta biziberritzea helburu duten neurrien kontra izan diren epai judizialei erantzun bateratura ematera deitu du gaurko Elgoibarko Euskarak 365 Egun Taldeak. Kalegoen plazan egingo da ekitaldia, 19:00etan.