Atzo, azaroak 22, aurkeztu zuten Haurren aurrean, helduok heldu ekimena. Maalako parkean izan zen aurkezpena, 0 eta 12 urteko umeak eta horien bueltako helduak inguruan zirela. Santa Zezilia eguna ere bazenez, Musika Eskolako BetiSua txarangak eta dultzaineroek ere parte hartu zuten aurkezpen ekitaldian, eta baita bertso eskolako ikasleek ere.
Azaroaren 9an eman zuen 'Haurren aurrean, helduok heldu' hitzaldia Paula Kasaresek (Iruñea, 1969). 22 lagun inguru bildu ziren Aita Agirre kulturguneko areto nagusian, 0 eta 12 urteko umeen amak, gehientsuenak. Paula Euskal Filologian eta Antropologian graduduna da, eta Soziolinguistikan doktorea. Haurren hizkuntza sozializazioaren eta familien hizkuntza politikaren arloetan ikertzailea ere bada.
'Haurrak aurrean, helduok heldu' ekimenaren zergatiaz eta garrantziaz jabetzeko hitzaldia eman zuen Kasaresek, eta jarraian duzue berak esandakoaren laburpena.