Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2014-12-16egutegia2014saribanaketaAtzo aurkeztu zuten jendaurrean Elgoibarko Udalak argitaratzen duen 2015eko egutegia, egutegia osatzeko antolatu dituzten argazki eta marrazki lehiaketetako irabazleak saritzeko antolatutako sari-banaketa ekitaldian. Aurtengoan, zazpigarren aldiz antolatu dute argazki lehiaketa Udalak eta Ongarrik elkarlanean. Argazki lehiaketa honetan 47 herritarrek parte hartu dute, eta guztira, 206 argazki aurkeztu dituzte. (saritutako argazki guztiak barruan)

2014-12-11 euskaldunakelgoibarrenlibazalaAbenduaren 17an aurkeztuko dute, Kultur Etxeko sotoan (19:00etan), Elgoibarko Izarrak prestatu eta Danobat kooperatibak eta Elgoibarko Udalak diruz finantzatu duten Euskaldunak Elgoibarren liburua. Lan hori sortzeko ideia elkartearen 50. urteurrenaren harira izan zuten, eta lanaren koordinatzailea izan den Imanol Larrañagak esan duenez, “gure herria eta euskara lotzea izan da liburuaren helburu nagusia”.

2014-12-09 andresalberdiahoskeralib

 

 

Badira hamar urte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, EIMA (Euskal Ikasmaterialgintza) programaren ildotik, estilo-liburu baten proiektuari heldu ziola. Orain, Andres Alberdiren Ahoskera argitaratu dute, bilduma horretako bederatzigarrena.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza