Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Aurrera doaz, poliki-poliki, azaroaren 28an Elgoibarren egingo den Euskarak 365 Egun lipdub-eko lanak. Duela egun batzuk Beitxu, beitxu! kanta eta kantu-bideoa aurkeztu bazuten ekimen horren antolatzaileek, oraingoan kanta horren leloaren edo errepikaren koreografia txiki bat erakutsi dute.

2015 10 13 antton luku berriaIparraldetik dator haizea! zikloaren barruan, Iparraldeko kulturaren gainean berba egingo dute Antton Lukuk eta Miren Artetxek, eguazten honetan (urriak 14), Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi-gelan.

Elgoibarko Euskarak 365 egun taldeak Beitxu, Beitxu! kantua aurkeztu du. Aitor Novak egin du musika eta Uxue Alberdik hitzak. Azaroaren 28an kantu honekin lipdub-a egingo dute, eta Josu Mujika arduratuko da hori prestatzeaz. (kantuaren bideoklipa eta letrak dauzka)

2015 10 08 xan aire hitzaldia

Euskara Iparraldean: susmoak eta egiak. Hori da Xan Airek gurean eman zuen hitzaldiari jarri zion izenburua. Izan ere, ohituta gaude euskarak Iparraldean bizi duen egoera (oso) txarra dela entzuten, baina, egia al da hori? Jendearen susmoek ez al diote gaina hartu errealitateari? Egiak eta sumoak bereiztera gonbidatu zuten Xan Aire Haizea dator Iparraldetik! zikloko sustatzaileek. 

2015 10 02 beitxu beitxu abestia2Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldeak lipdub bat egingo du azaroaren 28an, Euskararen Egunaren harira. Elgoibarko hainbat musikarik eta kantarik lipdub-erako espresuki sortutako Beitxu, beitxu! kanta aurkeztuko dute eguen honetan, urriaren 8an. 

2015 10 07 3015mintegia2013Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak hamargarren urtez antolatuko du euskara eta lan mundua uztartzen duen 30 + 10 izeneko mintegia. Enpresa eta erakundeentzat baliagarriak izan daitezkeen euskarazko zerbitzu eta esperientziak ezagutaraziko dituzte gaur (urriak 7) egun osoz. Hitzaldi gehienak Internetez zuzenean jarraitzeko aukera izango da, streaming bidez.

2015 10 06 xan aire1Euskara Iparraldean: egiak eta susmoak izeneko hitzaldia eskainiko du Xan Aire urepeldarrak, Haizea dator Iparraldetik! zikloaren barruan. Hitzaldia Kultur Etxeko hitzaldi-gelan izango da, eguaztenean (urriak 7), 19:00etan.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza