Euskara Iparraldean: egiak eta susmoak izeneko hitzaldia eskainiko du Xan Aire urepeldarrak, Haizea dator Iparraldetik! zikloaren barruan. Hitzaldia Kultur Etxeko hitzaldi-gelan izango da, eguaztenean (urriak 7), 19:00etan.
Euskaragileak izeneko batzordea aurkeztu du Kontseiluak, euskaraz saldu eta lan egin nahi duten enpresen sarea indartzeko sortu duten lantaldea. Hizkuntzaren normalizazioan aitzindari diren hamahiru enpresak osatzen dute, eta horien tartean dago Elgoibarko IMH ikastetxea.
Azken 33 urteak plaza txikian egin ostean, egoitza berria estreinatu du Elgoibarko AEK euskaltegiak, Gabriel Kurutzelaegi kaleko 10. zenbakian. Atzo egin zuten inaugurazio ekitaldia.
Elgoibartarrok Iparraldea hobeto ezagutzeko programa prestatu dute Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak Gotzon Garate zenaren oroimenez urtero antolatzen duten zikloan. Elgoibartarrok Euskal Herriaren iparraldea hobeto ezagutzea da zikloaren helburua, eta horretarako prestatu dute urriaren 2an hasi eta azaroaren 14an amaituko den programa. (egitaraua dauka)