Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 12 03 tertuliak aurk danak aitorzabalaAtzo, Euskararen Nazioarteko Egunean, egin zuten 2015-2016 ikasturteko Tertuliak programaren aurkezpen irekia. 40 lagunek hartuko dute parte aurten, 11 taldetan banatuta.

2015 12 04 gehigarria azalaEuskararen Nazioarteko Eguna aitzakia hartuta, gure egunerokotasunean salbuespen txiki bat egin eta erdaraz, erdaretan, argitaratu dituzte TOKIKOMeko hedabideetako batzuetan aste honetako aldizkariak, normalean ulertzen ez diguten horiei nortzuk garen eta, batez ere, zer, nola, zertarako eta zergatik egiten dugun azaltzeko. BARREN aldizkariak ere gehigarri berezi bat kaleratu du, gaztelaniaz eta herriko beste erdaretan idatzita. (bideoa dauka)

Euskararen aldeko oihuek goizean goizetik hartu dituzte gaur Elgoibarko kaleak. ‘Guk euskaraz, zuk zergatik ez?’ leloa zeraman pankartarekin gurutzatu dituzte Elgoibarko kaleak Herri Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek. Gainerako ikastetxeek ere ospatu dute Euskararen eguna. (argazki bilduma eta bideoa dauzka)

2015 12 02 euskaran eguna2014 txaranga Zapatuko lipdub arrakastatsuarekin hasi ziren Euskararen eguneko ospakizunak, baina abenduaren 3rako ere makina bat ekintza antolatu dituzte Elgoibarko eta Mendaroko hainbat tokitan, batik bat ikastetxeek. Horrez gain, euskararen jatorria eta Iruña Veleiari buruzko hitzaldia eskainiko dute Mendaron, eta Euskara munduan filma Elgoibarren. (egitaraua dauka)

2015 12 02 josu esnaola saritua getxo udalaSeigarren Argia Ereiten Euskara Saria jaso zuten atzo Josu Esnaolak (Elgoibar, 1962) eta Alfredo Lopez Gereñu ‘Bertxok’ (Donostia, 1971), Getxoko alkate Imanol Landaren eskutik. Euskararekiko izan duten konpromisoagatik eta, bereziki, duela 19 urte Berbalaguna ekimena Getxon martxan jartzeagatik jaso dute Getxoko Udalak ematen duen sari hori.

2015 12 02 tertuliakAbenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, aurkeztuko dute 2015-2016 ikasturteko Tertuliak programa. Ordubeteko ekitaldia izango da, eta programa horretan noizbait parte hartu duten elgoibartar guztiak daude gonbidatuta. 

1.000tik gora elgoibartarrek hartu dute parte Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldekoek Elgoibarko kaleetan grabatu duten lipdub-ean. 64 elkarte eta erakunde egon dira ordezkatuta eta bakoitzak bere kolore eta ukitu berezia eman dio grabazioari. Ziur denak daudela emaitza ikusteko irrikan. Hona hemen Beitxu, Beitxu! kantuarekin egindako lipdub-a. (bideoa ea argazki bilduma dauzka)

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza