Elgoibarko Euskaraldia Taldea martxan da berriz ere. COVID-19ak sortutako krisiak taldearen lan-dinamika eten zuen, baina berriz ere ekin behar diotela erabaki dute. Badakite egoera ez dela gozoa, baina euskalgintzak ere aurre egin behar du, jendarteko gainontzeko atalek bezala.
Gazteen arteko hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera informala bultzatzea da “EusLiderrak” izeneko programaren helburua. Parte hartzen diharduten Elgoibar Ikastolako eta Arreiturre BH Institutuko ikasleek bi lehiaketa antolatu dituzte: I. Emoji Lehiaketa eta Errezeta Lehiaketa.