Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

elgoibar izarra udala hitzarmenaElgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarrak 2016ko diru-laguntza hitzarmena sinatu dute eguerdian. Udalak 183.000 euroko diru-laguntza emango dio elkarteari euskara sustatzeko eta haurrentzako aisia hezitzaileko egitasmoa finantzatzeko.

dene zabalo elgoibar ikastolaElgoibar Ikastolako Guraso Kontseiluko Deñe Zabalok euskararen transmisioari buruzko mintegi batean berba egingo du martitzenean, maiatzaren 3an, Eibarren, Eta Kitto! euskara elkarteak antolatutako mintegian. 

euskara plus Elgoibar jende multzoaElgoibarko Udalak eta Banaiz Bagara elkarteak, Euskara Plus proiektuaren baitan, “pertsonen zaintza, industria eta merkataritza-ostalaritza” sektoreetan lan egiteko behar diren euskarazko komunikazio gaitasunak lortzeko ikastaro bat eskainiko du Elgoibarren, maiatzaren 23tik ekainaren 3ra. Ikastaro honetan, etorkinek eta lan aukerak hobetzeko zein lantokian aplikatzeko euskara landu nahi duen orok ere parte har dezake.

2016 04 19 kike amonarrizKike Amonarrizek eta Iker Martinez de Lagosek Berrikasi eta Berrikusi dokumentua aurkeztuko dute apirilaren 25ean, astelehena, Elgoibarko Kultur Etxean. Beste lagun batzuekin batera, Kikek eta Ikerrek euskalgintzaren azken 50-60 urteetako irakurketa egin dute, eta horren berri emango dute. Baina etorkizunari ere begiratu diote lan horretan, eta aurrerantzean euskalgintzan jarduteko lan-ildo batzuk ere proposatuko dituzte, hitzaldira joango direnen artean eztabaidatzeko.

2016 04 14 urtekobatzarra elgizarra2015Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkarteak Urteko Batzar Orokorra egingo du astelehenenean (apirilak 18), Kultur Etxean.

2016 04 07 imanol larranaga argianTopaguneak antolatu zituen Topaldia jardunaldietan hitzaldia eskaini zuen Imanol Larrañagak. Elgoibarko Izarrako dinamizatzaileak 2017ko Topaldirako gaia proposatu zuen: Euskara elkarteei badagokie gizarteko bestelako gaietan bustitzea? Badagokie gainontzeko herri mugimenduekin lankidetzan jardutea? Galdera horiek erantzun ditu Argia aldizkariari eskainitako elkarrizketan. (elkarrizketa dauka)

2016 04 07 berbalagun mendaroEuskaraz berba egiteko orduan erraztasun handiagoa lortu nahi duten herritar batzuk euskara ondo menderatzen duten beste batzuekin elkartu eta tertulia edo berbalagun erako talde bat jarri dute martxan, Mendaron. 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza