Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak (IMH) azken hamar urtean antolatu duen 30+10 Mintegiaren lekua hartzera dator Hizkelan. Topagune berriaren helburua izango da hizkuntza kudeaketa euskaraz, enpresan eta Lanbide Heziketan lantzea. Urriaren 19an egingo dute IMHn. Jardunaldia doakoa da baina beharrezkoa da izena aurrez ematea.
Kalegoen Plaza eta Maalako parkea batuko dituen giza kateak hartuko dio lekukoa iazko Beitxu, Beitxu lipdub arrakastatsuari, Euskarak 365 Egun ekimenean, abenduaren 2an. Giza katearen ostean, Plazera plazara izeneko jaialdia antolatu dute.
Elgoibarko Udalak eta Banaiz Bagara elkarteak, Euskara Plus proiektuaren baitan, “ostalaritza” sektorean lan egiteko behar diren euskarazko komunikazio gaitasunak lortzeko ikastaroa antolatu dute. Bi astetan zehar, egunean bi orduz aritu dira jatorri ezberdinetako hamabost lagun euskara ikasten. Izan dituzten bizipenak azaldu dizkigute honako bideoan.
Pako Aristik bere saiakera liburua, Euskararen Isobarak, aurkeztu eta gaiaren inguruko hitzaldia eskainiko du eguazten honetan, hilak 8, Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Euskararen inguruko diskurtsoa kutsatzen duten gezurrak detektatzen saiatu da Pako Aristi liburu honetan: euskara politizatua dagoela, ez dela modernoa, subentzionatua dagoela, erakargarritasuna falta zaiola, besteak beste.
Iaz Beitxu, Beitxu libdub-ak izan zuen arrakasta itzelaren ondoren, Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldea hasi da aurtengo ekintza prestatzen. Abenduaren 2an Maalan batu nahi dituzte euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu nahi duten herritar guztiak. Maiatzaren 31rako eman behar da izena.