Euskaragileak izeneko batzordea aurkeztu du Kontseiluak, euskaraz saldu eta lan egin nahi duten enpresen sarea indartzeko sortu duten lantaldea. Hizkuntzaren normalizazioan aitzindari diren hamahiru enpresak osatzen dute, eta horien tartean dago Elgoibarko IMH ikastetxea.
Azken 33 urteak plaza txikian egin ostean, egoitza berria estreinatu du Elgoibarko AEK euskaltegiak, Gabriel Kurutzelaegi kaleko 10. zenbakian. Atzo egin zuten inaugurazio ekitaldia.
Elgoibartarrok Iparraldea hobeto ezagutzeko programa prestatu dute Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak Gotzon Garate zenaren oroimenez urtero antolatzen duten zikloan. Elgoibartarrok Euskal Herriaren iparraldea hobeto ezagutzea da zikloaren helburua, eta horretarako prestatu dute urriaren 2an hasi eta azaroaren 14an amaituko den programa. (egitaraua dauka)
Euskalgintzan jarduna da Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria, Mikel Irizar (Ormaiztegi, 1954). Debagoienean toki hedabideak bultzatzearren nabarmendu da, lanbidea Kutxan izan duen arren. Erakunde horretan euskararen normalizazioaz eta komunikazioaz arduratu zen eta Kutxa Fundazioko zuzendari albokoa izatera heldu zen. Tokikomeko bultzagile eta lehen presidente izana da. Hain justu ere, Tokikomi eskaini dio kargu berrian lehen elkarrizketa. (bideoa dauka)