Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Eguna oraindik argitu gabe zela, baina ordurako ailegatu da Korrikaren lekukoa Elgoibarrera, 07:00etan puntuan. Azkarateko tunelean hartu dute lekukoa Elgoibarko AEKko ordezkariek 06:20an, eta 22 bider aldatu da eskuz gero, herrigunea zeharkatu eta Altzolara ailegatu aurretik. Mendaroara 07:40rako ailegatu da. Hamaika taldek hartu dute lekukoa Mendaron

naturzalia bloga ander izagirre elgoibarBlogetan! Euskal blogariak lehian lehiaketaren bigarren ediziora euskaraz idatzitako 129 blog aurkeztu ziren, eta 12 finalistetako bat izan da Ander Izagirre elgoibartarraren Naturzalia bloga.

korrika2015 aekBadator Korrika. Atzo abiatu zen euskararen aldeko AEKren bi urtean behingo egitasmoa, Otxandion, eta apirilaren 9an bukatuko da Iruñean, Euskal Herri osoko bideak eta errepideak zeharkatu ostean. Elgoibarrera, eguaztenean, apirilaren 5ean, iritsiko da Korrika, Azkaratetik, eta Elgoibarko erdigunea zeharkatu ostean, Mendarora joango da.

Otxandion abiatuko da Korrikaren 20. edizioa gaur, martxoak 30, eta euskarazko hedabideek hasiera ekitaldi horretan telebista saio bateratu bat egitea erabaki dute. Barren.eus atarian zuzenean ikusteko aukera izango duzue, streaming bidez lotura honetan klik eginda. 16:00etan hasiko da saioa eta 17:00etan abiatuko da Korrika.

korrika19 amaiera raulbogajo arpKorrikaren 20. edizioa abiatuko da martxoaren 30ean Otxandion, eta euskarazko komunikabideek saio bateratua egingo dute. Hedabide bakoitzaren webgunean —besteak beste, barren.eus-en—, ETB1en, Hamaikan, Xaloan eta Tokikom elkarteko telebistetan ikusi ahalko da saioa zuzenean Korrika hasiko den egunean, 16:00etatik aurrera.

blogetan lehiaketa elgoibar129 blog aurkeztu dira Azkue fundazioak antolatu duen Blogetan! lehiaketara. Euskaraz sortzen diren blogak ezagutu, zabaldu eta sustatzeko helburua du lehiaketak. Martxoaren 10a bitartean zabalik izango da gustukoena den bloga aukeratzeko tartea.

 azkue fundazioa blogintza inkesta elgoibarZenbat blog daude euskaraz idatzita? Zein gai eta arlo lantzen dira? Zenbat blogari euskaldun daude? Eta kontsumitzailearen ikuspegitik, irakurleen beharrak asetzen dituzte blog horiek? Zein gai gustatuko litzaieke irakurleei euskaraz landuta izatea? Horrelako eta beste galdera asko sortu zaizkie Azkue Fundazioko kideei; eta ez dute erantzunik aurkitu. Izan ere, ez dago euskarazko blogintzaren egoera islatzen duen ikerketa edo azterketarik. Horregatik inkesta publiko bat egitea erabaki dute. 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza