Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

uema mendaro tailerrakUdalerri euskaldunak dira euskararen birikak, eta horren jakitun euskararen arnasguneak sendotzeko bi eguneko tailerra antolatu du Mendaroko Udalak, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin lankidetzan.

bazkide kanpaina elgoibar izarraElgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak bazkide kanpaina hasi du. Bazkideak dira elkarteari tente eusten diotenak. Bazkiderik gabe ez dago elkarterik eta Elgoibarko Izarrak ere bazkideen babesa eta parte-hartzea behar ditu, Elgoibarren euskara eta euskal kultura indartzeko. Bi hilabetez, astero-astero, bazkide bat irtengo da BARRENen, galdera honi erantzuten: “Zergatik merezi du Elgoibarko Izarrako bazkide izateak?”.

familia eguna elgoibar izarra ludotekaAtxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak familiengan eragiten darrai, euskara erabil dezaten. Hori dela eta, maiatzaren 27rako Familia Eguna antolatu dute, Udal Ludotekarekin elkarlanean.

hitzarmena elgoibar izarra udalaElgoibarko Udalak 183.000 euroko diru-laguntza emango dio Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkarteari, 2017an euskararen erabilera sustatzeko ekintzak eta haurrentzako aisia hezitzaileko egitasmoa finantzatzeko.

2017 05 07 korrika sidney itoitz vitores elgoibarMundua ttipi-ttapa jarri dute Diasporako euskaldunek azken egunetan. Baita munduko beste aldean ere, Sidneyn, Australian. Hiru elgoibartarrek hartu zuten parte Sidneyko Gure Txoko Euskal Etxeak antolatutako Korrikan.

IMHko, Mekako, Elgoibar BHI institutuko eta Elgoibar Ikastolako ikasle eta irakasleek Korrika Gaztea egin dute. Hona hemen, argazkiak.

Korrika ofiziala agurtu ostean irten dira Elgoibarko eta Mendaroko ikastetxeetako haurrak Korrika Txikian.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza