Euskaraldia egitasmoa aurkeztu dute Elgoibarko Euskarak 365 Egun Taldeko kideek herritarren aurrean gaur, Euskararen Nazioareteko Egunean. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo da Euskal Herri osoan hiztunak aktibatzeko helburuarekin.
Negu giroari dantzan eta kantuan egin diete aurre Elgoibarko eta Mendaroko eskola umeek, Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatutako ekintzetan. Elgoibarko Herri Eskolakoek bertan behera laga behar izan dute kalejira, baina Maalako parkean egin dute disko-festa, gaurko egunerako erabat egokia suertatu den Busti, busti, busti, mingaina euskaraz busti! lelopean. (argazki bildumak ditu)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Elgoibarko Euskarak 365 Egun Taldea 2013an sortu zen, eta ordutik elgoibartarron euskaltasuna aldarrikatzeko ekintzak antolatu ditu urtero-urtero, Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan. Aurtengoan, euskararen alde "egotetik" euskararen alde "egitera" pasako direla aurreratu dute.
Next Station plataformak ideien lehiaketa bat antolatu du. Edonork har dezake parte lehiaketan; nahikoa da proposamenaren bideo bat bidaltzea abenduaren 15a baino lehen. Proiektua 2018an filmatuko da eta euskaraz izango da.