2020-2021 ikastaroan ere Mendaroko Udalak UEMArekin elkarlanean euskara ikastaroak herrian bertan eskaintzeko baliabideak jarriko ditu. Diruz lagunduko ditu herrian euskara ikasteko edo hobetzeko sortzen diren ikastaro guztiak.
Urriaren 3rako ari dira antolatzen 'Euskara ala Ezkara' jardunaldia Elgoibarko Izarra eta Elgoibarko Udala, Dijitalidadea enpresarekin lankidetzan, eta antolatzaileek esan dutenez, hamar bat leku bakarrik geratzen dira libre.
Gurasoentzako euskara ikastaroetan hizkuntza ikasteko aukera ezberdinak eskainiko dituzte: euskara ikasten hasteko, hobeto edo errazago berba egiteko, edota hobeto idazten eta irakurtzen ikasteko.
Euskara ala Ezkara jardunaldiaren beste edizio bat antolatzen ari dira Elgoibarko Izarra eta Elgoibarko Udala elkarlanean urrirako, eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea.
Elgoibarko udal ordezkariek aho batez onartu dute gaur egin duten Osoko Bilkuran Euskaraldiaren adierazpen bateratua, euskararen erabilera indartzeko antolatu duten Euskaraldiaren bigarren edizioa babesteko.