Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

hitzarmena elgoibar izarra udalaAne Beitiak, Elgoibarko alkateak eta Iñaki Kondek, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkarteko presidenteak, bi erakundeen arteko 2018ko lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur, martxoak 19, astelehena, Udaletxean. Eurekin batera, Maialen Gurrutxaga, Euskara eta Gazteria arloetako zinegotzi arduraduna, eta Elgoibarko Izarrako eta Udaleko Gazteria eta Euskara sailetako teknikariak ere izan dira.

argia sariak uxue alberdi barandiaran daniblancoEuskarazko komunikazioan zeresana izan duten pertsona edo taldeak saritu dituzte Argia Sarietan. Ikus-entzunezko saria Uxue Alberdi eta Aitzol Barandiaranentzat izan da, Euskal Herriko Bertsolari Txalpelketa Nagusiari ETBn egindako jarraipenagatik.

olentzero barren elgoibarEgin dezagun atzera, 1992ko abendura arte. Zehazki, abenduaren 24ra, orduan ikusi zuelako argia BARRENen lehen zenbakiak. Olentzeroren oparia izan zela esan izan dugu, Olentzerok berak ekarri zuelako Eguberri egun bezperan, baina Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneko lauzpabost profesionalek eta beste horrenbeste bazkide-militantek sortu eta elgoibartarrek ondutako proiektua dela esatea zuzenagoa litzateke. Askoren artean egindakoa delako BARREN.

DANOBATGROUP elgoibar lehiaketa sarituakDanobat Group-ek Euskara aldean, erabili lanean lelopean antolatu du euskararen aldeko aurtengo lehiaketa. Kooperatibak lantegiak dituen herrietako lagunek parte hartu zezaketen eta Elgoibarko Esther Lizarriturri eta Saioa Arrieta azkoitiarra izan dira irabazleak.

danobat elgoibar bikain ziurtagiriaElgoibarko Danobat kooperatibako ordezkariek atzo (abenduak 13) jaso zuten urrezko Bikain kalitate ziurtagiria, Euskalduna Jauregian (goiko argazkian). Hala, urrezko Bikain ziurtagiria lortu duen Debabarrenako estreinako industria enpresa da Danobat.

 
elgoibar izarra batzar orokorra ElgoibarMartitzenean egin zuen Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkarteak bazkideen urteko batzar orokorra. Besteak beste, 2016an eta 2017an egindakoen memoria eta datorren urterako ildo nagusiak aurkeztu zituzten bazkideen aurrean. 

Abenduaren 3an aurkeztu zuten Euskaraldia proiektua Kalegoen plazan, ehunka lagunen aurrean. Baina zer da Euskaraldia? Zer dago proiektu horren atzean?

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza