Euskaraz jakin eta ulertzen dugunon artean euskaraz egiteko eta hizkuntz ohituretan eragiteko, azaroaren 23tik abenduaren 3ra artean Euskal Herriko 300 herritan egingo den ariketa da Euskaraldia, eta Elgoibarren eguaztenean auzkeztu zuten.
Euskeraren Jatorria Elkarteak antolatuta Euskararen Jatorriaren 12. biltzarra egingo dute maiatzaren 5ean Elgoibarko Aubixa baserrian Euskera Europako ama hizkuntzan izenburupean. Biltzar horren osagarri, gaur, maiatzaren 4an, doako hitzaldi irekia izango da Elgoibarko Kultur Etxean.
Denda eta tabernetan euskararen erabilera sustatu nahi du Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Elkarteak, eta horretarako, Atera selfiea kanpaina hasiko du apirilaren 13an, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan.
Nafar hegoaldeko uzta Euskal Herri osoko txokoetara zabaltzeko Zubi bat sukaldera kanpaina jarri zuen abian Errigora egitasmoak. Euskara ofiziala ez den eremuetako produktuei Euskal Herrian bidea ematea da besteak beste ekimen herritar honen asmoetariko bat. Emaitzen arabera aurten Errigoraren komunitatea sendotuta irten da udaberriko kanpainatik. Euskal Herriko 6.500 bat sukaldetara helduko da zubi bat Nafarroa hegoaldetik, eskutik eskura ia 93.000 litro olio eta 207.000 ontzi kontserba banatzeko.