Euskaraldia egitasmoa aurkeztuko dute Mendaron ekainaren 21ean. Iaz Mendaron egindako euskeraren kaleko erabileraren datuak ere aurkeztuko dituzte aurkezpen horretan; eta, herritarren parte hartzea sustatzeko helburuarekin, lehiaketa edo kiniela bat prestatu dute. Zenbatekoa den euskararen erabilera Mendaron asmatu beharko da.
Gure Esku Dagok Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotu ditu giza kate batekin erabakitze eskubidea aldarrikatzeko. Mobilizazio jendetsu horretan, guztira 175.000 herritar baino gehiagok hartu dute parte. Elgoibarren ia 1.300 eta Mendaron 400.
Ahozkotasuna eta bertsogintza proiektuaren ikasturte amaierako jaialdia egin zuten atzo Elgoibarko Herriko Antzokian. Elgoibar Ikastolako eta Herri Eskolako ikasleak taldeka aritu ziren kantuan.
Euskaraz jakin eta ulertzen dugunon artean euskaraz egiteko eta hizkuntz ohituretan eragiteko, azaroaren 23tik abenduaren 3ra artean Euskal Herriko 300 herritan egingo den ariketa da Euskaraldia, eta Elgoibarren eguaztenean auzkeztu zuten.