Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

tertuliak elgoibar susanaDagoeneko zabalik dago Tertuliak programan izena emateko epea. Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala, AEK euskaltegia, eta Udal Euskaltegia dira egitasmoaren eragileak, eta 2001. urtean abiatu zuten programa, euskaraz berba egin nahi, baina erraztasunik ez zeukatenei euskaraz jarduteko aukera eskaintzeko.

euskara ikastaroak gurasoentzat elgoibarElgoibarko Udalak, Udal Euskaltegiaren eta AEKrekin elkarlanean, gurasoentzako euskara ikastaroak jarri ditu martxan, non hizkuntza ikasteko aukera ezberdinak eskainiko diren: euskara ikasten hasteko, hobeto edo errazago berba egiteko, edota hobeto idazten eta irakurtzen ikasteko.

 eusgidak elgoibar udalaMerkataritza, zerbitzuak eta ostalaritza esparruetan euskara erabiltzeko bi gidaliburu argitaratu ditu Elgoibarko Udalak, euskara biziberritzeko planaren barruan.

 arnasguneak bilera mendaroEuskaldunen kontzientzian eragin eta euskararen arnasguneak sendotzeko tailerraren bigarren saioa egin zuten martitzenean Mendaron. Udalak antolatu zuen tailerra, UEMArekin lankidetzan, eta Mendaroren indarguneak eta ahulguneak identifikatu, eta zuzendu edo hobetu beharreko puntuetan lehentasunezkoak zeintzuk ziren adostu zituzten tailerrera batutakoek.

errotuloak euskaraz elgoibar denetikEguneroko lanean euskararen erabilera bultzatzeko urratsak eta ekintzak martxan jartzera animatu nahi ditu Elgoibarko enpresak Elgoibarko Udalak, eta horretarako, diru laguntzak emango ditu. Era berean, herriko establezimenduetako errotulu nagusia edota irudi korporatiboa euskaraz jartzeko diru-laguntzak ere emango ditu Udalak.

uema mendaro tailerrakUdalerri euskaldunak dira euskararen birikak, eta horren jakitun euskararen arnasguneak sendotzeko bi eguneko tailerra antolatu du Mendaroko Udalak, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin lankidetzan.

bazkide kanpaina elgoibar izarraElgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak bazkide kanpaina hasi du. Bazkideak dira elkarteari tente eusten diotenak. Bazkiderik gabe ez dago elkarterik eta Elgoibarko Izarrak ere bazkideen babesa eta parte-hartzea behar ditu, Elgoibarren euskara eta euskal kultura indartzeko. Bi hilabetez, astero-astero, bazkide bat irtengo da BARRENen, galdera honi erantzuten: “Zergatik merezi du Elgoibarko Izarrako bazkide izateak?”.

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza