Negu giroari dantzan eta kantuan egin diete aurre Elgoibarko eta Mendaroko eskola umeek, Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatutako ekintzetan. Elgoibarko Herri Eskolakoek bertan behera laga behar izan dute kalejira, baina Maalako parkean egin dute disko-festa, gaurko egunerako erabat egokia suertatu den Busti, busti, busti, mingaina euskaraz busti! lelopean. (argazki bildumak ditu)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Elgoibarko Euskarak 365 Egun Taldea 2013an sortu zen, eta ordutik elgoibartarron euskaltasuna aldarrikatzeko ekintzak antolatu ditu urtero-urtero, Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan. Aurtengoan, euskararen alde "egotetik" euskararen alde "egitera" pasako direla aurreratu dute.
Next Station plataformak ideien lehiaketa bat antolatu du. Edonork har dezake parte lehiaketan; nahikoa da proposamenaren bideo bat bidaltzea abenduaren 15a baino lehen. Proiektua 2018an filmatuko da eta euskaraz izango da.