Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 06 17 gurean euskaraz logoa elgibar izarra udalaHerriko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko martxan jarri duten Gurean euskaraz kanpainaren barruan, euskaraz egin edota eskatzen duten bezeroen artean 10 euroko 30 erosketa-txartel zozkatu dituzte. Hona hemen zenbaki sarituak.

Mendaroko Udalak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak 2019rako lankidetza hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horren arabera, 28.550 euroko dirulaguntza emango dio Udalak elkarteari, aurtengorako dituzten hainbat egitasmori laguntzeko.

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak gure herriko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko Gurean euskaraz kanpaina jarriko dute martxan, ekainaren 3tik 14ra, biak barne. Herriko 44 establezimenduk parte hartuko dute kanpainan.

Korrikaren eguna izan zen apirilaren 12a Elgoibarren eta Mendaron. 21. Korrikaren lekukoa Mendarotik eta Elgoibartik igarotzeaz gainera, beste korrikak ere egin zituztelako bi herrietan, Korrika txikia eta gaztea, hain justu ere. Ondorengo bideoetan ikus ditzakezue guztiak.

2019 04 12 xamar etxera bidea elgoibar izarra hitzaldia barren elkEzaguna da Xamar (Garralda-Xamarrena etxekoa, 1956) Elgoibarren. 2008an etorri zen estrainekoz gurera Euskal Kultura Tradizionala ikastaroarekin, eta 2014an bueltatu zen Euskara Jendea ikastaroa ematera. Aparteko arrakasta izan zuten biek. Oraingoan bere azken lanarekin etorri da, Etxera bidean liburuarekin, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak Udalaren laguntzarekin antolatutako Biba Hasier! zikloaren baitan. Frankismoan sortu, hazi eta hezitako belaunadi baten istorioa jaso du orain arteko bere lanik pertsonalenean.

Korrika eta Korrika Txikiaren ostean, Korrika gaztea ere egin dute gaur Elgoibarren. Korrika Gaztea IMHk, Mekak, Elgoibar BHI institutuak antolatu dute eta ikastetxez ikastetxe eraman dute lekukoa ikasleek.

 

San Lazaro egoitzakoek ekarri diete Korrika Txikiko lekukoa Maalaraino eskola-umeei, eta herri guztia zeharkatu dute gero umeek lekukoarekin.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza