2022ko Korrikak apirilaren 1ean zeharkatu zuen Elgoibar, euskararen aldeko aldarri eta oihuekin. Elgoibarko eta Mendaroko 27 lekuko eramaleen ibilia eta elgoibartarrek Korrikari eginiko harrera beroa batu ditugu honako laburpen-bideoan.
Korrikaren emozioa bizitzeko gogoz zeuden eskola umeak ere, -2019an egin baizuten azkenengoz Korrika Txikia-, eta irakasleek nahikoa lan izan dute korrikalari gaztetxoen grina eusten eta baretzen.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera, 2020. ekitaldian, herritarren %17,06k egin zuten errenta aitorpena euskaraz Debabarrenean, euskaraz dakiten 20 urtez gorako herritarrak hiru aldiz gehiago direnean gure eskualdean: %55,67. Bestera esanda, errenta aitorpena egitera deituta zeuden 11.763 herritarretatik 3.998k aukeratu zuten euskara.
Elgoibarko eta Mendaroko 27 elkartek eta norbanakok eskuratu dituzte Korrikako kilometroak, eta horietako ordezkariek eraman dute lekukoa gaur 22. Korrika Elgoibartik barrena pasa denean. Hona, irudietan.