Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 05 27 euskarak365aurkezpenaEuskal eragileek atzo (maiatzak 27) aurkeztu zuten euskarak 365 egitasmoa, musika eskolako auditorioan. Elgoibartarron euskaltasuna eta euskaraz bizitzeko gogoa sustatzea izango da egitasmoaren helburua, eta herriko kaleetan eta plazetan aldarrikatuko dituzte euren balioak. Elkarte-erakundeak izango dira protagonista eta modu ludiko-motibagarrian aldarrikatuko dute euren euskaltasuna. 

2015 05 27 euskarak365 2013Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izango bada ere, aurten ekimen berezia prestatzen dihardute Elgoibarko elkarte-erakunde euskaltzaleek, eta gaur (maiatzak 27) egingo dute ekimenaren aurkezpen publikoa. Musika Eskolan izango da, arratsaldeko 19:00etan. 

2015 04 14 flashmob2014 12 03Elgoibarko euskaltzaleak hasi dira dagoeneko Euskararen Nazioarteko Eguneko (abenduak 3) ospakizunak prestatzen, eta aurtengo programak bi ekintza nagusi izango ditu: batetik, lipduba egingo dute, Maalako parketik Kalegoen plazaraino, eta gerorako herri bazkaria antolatu dute. Batean zein bestean parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

2015 05 11 imhudalahitzarmenaUdalak eta IMHk sinatu duten lankidetza hitzarmenari esker, Elgoibarko Udalak 3.000 euro emango dizkio IMHri 2015ean, Goazen proiektuaren jarduera finantzatzen laguntzeko. Goazen egitasmoaren helburu nagusia da euskararen erabilera sustatzea eta makina erremintaren sektorean eragitea, euskararen erabilera sustatzeko urratsak emanaz, besteak beste, 30+10 mintegia, enpresei eskainitako prestakuntza eta zerbitzuak euskaraz areagotzea edota proiektuak euskaraz sustatzea.

2015 05 04 herriurratsAtxik Ziburuko ikastola! leloarekin, Iparraldeko ikastolen aldeko jaia, Herri Urrats, ospatuko da Senperen maiatzaren 10ean. Bertara joateko autobusa antolatu du Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin. Maiatzaren 7a izango da izena emateko azken eguna.

2015 04 01 izarraudalahitzarmenaElgoibarko Udalak 168.000 euroko diru-laguntza emango dio Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneari 2015erako, hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko.  Iaz baino 16.800 euro gehiago jasoko du aurten elkarteak. 

Urepeleko hasiera ekitaldiarekin egin bezala, domekan (martxoak 29) ere 19. Korrikaren amaiera Bilbotik zuzenean ikusi ahal izango da barren.eus atarian, euskarazko hedabideen arteko elkarlanari esker.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza