Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 10 02 uxue mancisidor esaldi lehiaketa 2014Euskararen Egunaren harira, esaldi lehiaketa antolatu du aurten ere Elgoibarko Izarra Euskaltzaleen Topaguneak. DBH eta Batxilergoko ikasleentzako dago zuzendua eta urriaren 31 izango da esaldiak entregatzeko azken eguna.  

2015 09 30 euskaragileak agerraldiaEuskaragileak izeneko batzordea aurkeztu du Kontseiluak, euskaraz saldu eta lan egin nahi duten enpresen sarea indartzeko sortu duten lantaldea. Hizkuntzaren normalizazioan aitzindari diren hamahiru enpresak osatzen dute, eta horien tartean dago Elgoibarko IMH ikastetxea.

Azken 33 urteak plaza txikian egin ostean, egoitza berria estreinatu du Elgoibarko AEK euskaltegiak, Gabriel Kurutzelaegi kaleko 10. zenbakian. Atzo egin zuten inaugurazio ekitaldia. 

2015 09 16 iparhaizea eragileak

Elgoibartarrok Iparraldea hobeto ezagutzeko programa prestatu dute Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak Gotzon Garate zenaren oroimenez urtero antolatzen duten zikloan. Elgoibartarrok Euskal Herriaren iparraldea hobeto ezagutzea da zikloaren helburua, eta horretarako prestatu dute urriaren 2an hasi eta azaroaren 14an amaituko den programa. (egitaraua dauka)

2015 09 17 aek lokal berria kurutzelaegiElgoibarko AEK euskaltegiak prest dauka ikasturteari ongietorria emateko egoitza berria. Gabriel Kurutzelaegi kaleko 10. zenbakian (Toletxegain tren geltokiaren parean) duten lokal berriaren inaugurazio ekitaldia egingo dute gaur (irailak 17).

2015 09 15 gurasoentzako euskara ikastaroakUrtero bezala, Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak, Udal Euskaltegiak eta AEK euskaltegiak, gurasoentzako hainbat euskara ikastaro antolatu dituzte, herriko ikastetxeekin elkarlanean. Irailaren 25era arte eman daiteke izena.

2015 09 03 mikelirizar lpEuskalgintzan jarduna da Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria, Mikel Irizar (Ormaiztegi, 1954). Debagoienean toki hedabideak bultzatzearren nabarmendu da, lanbidea Kutxan izan duen arren. Erakunde horretan euskararen normalizazioaz eta komunikazioaz arduratu zen eta Kutxa Fundazioko zuzendari albokoa izatera heldu zen. Tokikomeko bultzagile eta lehen presidente izana da. Hain justu ere, Tokikomi eskaini dio kargu berrian lehen elkarrizketa. (bideoa dauka)

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza