Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Elgoibarko euskarazko ondarea gizarteratzeko egitasmoak edota euskarriak proposatzea izan da Gotzon Garate bekaren bigarren deialdiaren ikerketa esparrua, eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2014ko abenduaren 22an egindako bileran onartu zuen Gotzon Barandiaran larrabetzuarrari esleitzea.

2015 01 22korrika2013elgoibarkoizarraBarren.eus-ek aurreratu zuen moduan, martxoaren 23an pasako da Korrika 19 Elgoibartik eta Mendarotik. Gaur, berriz, Korrikaren webgunean jarri dute aurtengo ibilbidea, eta bertan ageri denez 18:15ean ailegatuko da Elgoibarrera Korrikaren lekukoa, Soraluzetik. Elgoibarko kaleak gurutzatu ostean Mendarorantz joango da, herrira helduko den ordua zehaztu ez badute ere. Debara 20:10etarako iritsiko da.

2014-12-17 euskaldunakelgoibarrenlibaurk3Atzo aurkeztu zuen Elgoibarko Izarrak Euskaldunak Elgoibarren liburua. Kultur Etxeko sotoan, 60 lagunen aurrean, besteak beste, Elgoibarko Izarrako presidenteak, liburuaren babesleek (Danobat eta Udala), liburua idatzi duten sei lagunek, eta liburuan azaltzen diren pare bat protagonistek hitz egin zuten. (argazkiak dauzka)

2014-12-16egutegia2014saribanaketaAtzo aurkeztu zuten jendaurrean Elgoibarko Udalak argitaratzen duen 2015eko egutegia, egutegia osatzeko antolatu dituzten argazki eta marrazki lehiaketetako irabazleak saritzeko antolatutako sari-banaketa ekitaldian. Aurtengoan, zazpigarren aldiz antolatu dute argazki lehiaketa Udalak eta Ongarrik elkarlanean. Argazki lehiaketa honetan 47 herritarrek parte hartu dute, eta guztira, 206 argazki aurkeztu dituzte. (saritutako argazki guztiak barruan)

2014-12-11 euskaldunakelgoibarrenlibazalaAbenduaren 17an aurkeztuko dute, Kultur Etxeko sotoan (19:00etan), Elgoibarko Izarrak prestatu eta Danobat kooperatibak eta Elgoibarko Udalak diruz finantzatu duten Euskaldunak Elgoibarren liburua. Lan hori sortzeko ideia elkartearen 50. urteurrenaren harira izan zuten, eta lanaren koordinatzailea izan den Imanol Larrañagak esan duenez, “gure herria eta euskara lotzea izan da liburuaren helburu nagusia”.

2014-12-09 andresalberdiahoskeralib

 

 

Badira hamar urte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, EIMA (Euskal Ikasmaterialgintza) programaren ildotik, estilo-liburu baten proiektuari heldu ziola. Orain, Andres Alberdiren Ahoskera argitaratu dute, bilduma horretako bederatzigarrena.

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza