Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 hizkelan 3010mintegia imh elgoibar 2015 1Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak (IMH) azken hamar urtean antolatu duen 30+10 Mintegiaren lekua hartzera dator Hizkelan. Topagune berriaren helburua izango da hizkuntza kudeaketa euskaraz, enpresan eta Lanbide Heziketan lantzea. Urriaren 19an egingo dute IMHn. Jardunaldia doakoa da baina beharrezkoa da izena aurrez ematea.

euskarak365 lipdub2015 elgoibarKalegoen Plaza eta Maalako parkea batuko dituen giza kateak hartuko dio lekukoa iazko Beitxu, Beitxu lipdub arrakastatsuari, Euskarak 365 Egun ekimenean, abenduaren 2an. Giza katearen ostean, Plazera plazara izeneko jaialdia antolatu dute.

tertuliak programa elgoibarTertuliak programa euskaraz berba egin nahi baina erraztasunik ez daukatenei zuzenduta dago. Lauzpabost laguneko taldeak osatzen dira eta talde bakoitzean euskaraz ondo dakien lagun bat egongo da, taldea dinamizatzeko.

Elgoibarko Udalak eta Banaiz Bagara elkarteak, Euskara Plus proiektuaren baitan, “ostalaritza” sektorean lan egiteko behar diren euskarazko komunikazio gaitasunak lortzeko ikastaroa antolatu dute. Bi astetan zehar, egunean bi orduz aritu dira jatorri ezberdinetako hamabost lagun euskara ikasten. Izan dituzten bizipenak azaldu dizkigute honako bideoan

pako aristi elgoibar hitzaldia gureberriakcomPako Aristik bere saiakera liburua, Euskararen Isobarak, aurkeztu eta gaiaren inguruko hitzaldia eskainiko du eguazten honetan, hilak 8, Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Euskararen inguruko diskurtsoa kutsatzen duten gezurrak detektatzen saiatu da Pako Aristi liburu honetan: euskara politizatua dagoela, ez dela modernoa, subentzionatua dagoela, erakargarritasuna falta zaiola, besteak beste.

beitxu beitxu elgoibar suaIaz Beitxu, Beitxu libdub-ak izan zuen arrakasta itzelaren ondoren, Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldea hasi da aurtengo ekintza prestatzen. Abenduaren 2an Maalan batu nahi dituzte euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu nahi duten herritar guztiak. Maiatzaren 31rako eman behar da izena. 

imanol larranaga hamaika tb elgoibarElgoibarko Izarrako dinamizatzailea den Imanol Larrañagak Hamaika telebistako saio batean hartu du parte, beste hiru lagunekin batera, euskalgintzak egun bizi duen egoeraren gainean. (bideoa dauka)

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza