Euskaraldia ariketaren hasiera ekitaldia dantzan egin zuten Elgoibarren, eta kantuan eman zioten amaiera atzo, Jon Maiaren 'Kantu Bat Gara' ekimenarekin. Herriko Antzokian izan zen eta 350 lagun inguru bildu ziren.
Euskararentzat egun historikoa izan zen azaroaren 14a, Nafarroako Gobernuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrena aurkitu zutela jakinarazi baitzuten: "Sorioneku”. Irulegiko Eskua deitu duten piezan aurkitu duten idazkuna ikertzen ibili da Joakin Gorrotxategi hizkuntzalari eibartarra.
Elgoibarko Euskaraldia Taldeak Euskaraldiari hasiera emateko jaia antolatu zuen zapatuan, Maalako parkean, eta ekitaldiaren bideoa zabaldu dute sareetan.