Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 02 08 Salto uema orion kukuarri mendia 2017UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, laugarren urtez jarraian antolatuko ditu Salto! udalerri euskaldunetako gazteen topaketak.

2021 01 29 2020 12 03 euskaraldia amaiera ekitaldia elgoibar logoakEuskaraldia ariketa sozialaren bigarren edizioak Elgoibarren eman eta laga duenaren balorazioa egin eta zabaldu du Elgoibarko Euskaraldia Taldeak. Balorazioa hiru ikuspuntu aintzat hartuta egin dute: Taldeak berak egin duena dator hasieran; gero, berriz, ariketan parte hartzeko izena eman zuten norbanakoena eta entitateena dator.

2020 12 14 danobatgroup saria euskara eguna elgoibarDanobatgroup kooperatiba taldeak bi lehiaketa antolatu zituen 2020ko euskararen eguna ospatzeko, bata bertako beharginei zuzendutakoa eta bestea kooperatibak dituen herrietako gizarteari zabaldutakoa.

2020 12 07 ipuin lehiaketa Mendaro'Nik kontatuko dizut' lehiaketa antolatu zuen itxialdian Mendaroko Udalak eta iragarri zuen sei liburu elektroniko zozketatuko zituela parte hartzen zuten ume guztien artean. Lehiaketa hutsik uztea erabaki zuten, baina, parte-hartzea txikiegia izan zelakoan, eta liburu bana eman zieten parte hartu zuten hiru umeei. Ez zuten begi onez ikusi umeek.

Elgoibarko Euskaraldia Taldeak Bigarren Euskaraldia Elgoibarren bideoa sortu du. 25 minutuko bideoa da eta atzo aurkeztu zuten jendaurrean, Herriko Antzokian izan zen Euskaraldia ariketaren amaiera ekitaldian.

Reyes Prados (Sevilla, 1982) orain dela 15 bat urte iritsi zen Euskal Herrira, euskaraz eta euskaldunez ezer gutxi zekiela. Bilbon hasi zen lanean, hiru hilabeterako kontratu batekin, epe hori amaitu ostean berriz ere Sevillara itzultzeko asmoz. Baina Sevillara itzuli beharrean, Elgoibarrera etorri zen bizitzera orain dela lau urte. Gaur, Ahobizi txapa soinean, eta euskara ahoan, bizi da.

2020 12 03 euskaraldia amaiera ekitaldia elgoibar julen felipeuriarte"Egin duzue euskaraz? Zer moduz joan da Euskaraldia? Helburuak bete dituzue? Duela bi urte baino hobeto moldatu zarate? Euskaraz horren ondo moldatzen ez den horrekin ere euskaraz egin duzue? interesgarria litzateke hori dena jakitea, ezta?", esan die Julen Ansola ekitaldiko aurkezleak, Euskaraldiaren amaiera ekitaldira batu diren lagunei.

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza